Red Eye (Vuelo nocturno / Sous haute pression) **

Beldurrezko zineman funtsezko zuzendaria da Wes Craven. 70eko hamarkadan, The Last House on the Left eta The Hill Have Eyes film psikodeliko makurrak egin zituen, eta 1984an, zinema munstroen errege Freddy Krueger sortu zuen A Nightmare on Elm Street bikainean. Hori gutxi balitz bezala, Scream film sorta arrakastatsuarekin kolpatu gintuen 90eko hamarkadan. Kasu honetan, akziozko thriller batekin datorkigu Craven jauna. Lisa Reisert gazteak esperientzia gordina biziko du hegazkin batean. Gazte batek hilketa batean parte hartzera behartuko baitu neskatila bihozbera. Hasiera batean, Craven azeri zaharrak trebetasun handiz kutsatu egiten dio tentsioa ikus-entzuleari. Baina, denborak aurrera egin ahala, filma amatatuz doa. Bukaera ere ezin irudimentsuegia denik esan.