Red Bull-ek kate-ordainak ordaindu beharko dizkie “hegalak ematen” zituela sinetsi zuten kontsumitzaileei

Red Bull-ek kate-ordainak ordaindu beharko dizkie “hegalak ematen” zituela sinetsi zuten kontsumitzaileei Enpresak 10 dolar (9 euro inguru) ordaindu beharko dizkio 12 urte hauetan zehar Red Bull edaria kontsumitu duten guztiei. Ez da lehen aldia Red Bull-en aurkako demandak aurkeztu izan direla, 2013an izan zuen beste bat. Oraingoan “Red Bull-ek hegalak emango dizkizu” iragarki leloagatik kalte-ordainak ordaindu beharko ditu edari ezagunak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/red-bull-ek-kate-ordainak-ordaindu-beharko-dizkie-edariak-benetan-201chegalak-ematen201d-zituela-sinetsi-zuten-kontsumitzaileei/@@download/image/alas.png
2019/09/02

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Enpresak 10 dolar (9 euro inguru) ordaindu beharko dizkio 12 urte hauetan zehar Red Bull edaria kontsumitu duten guztiei. Ez da lehen aldia Red Bull-en aurkako demandak aurkeztu izan direla, 2013an izan zuen beste bat. Oraingoan “Red Bull-ek hegalak emango dizkizu” iragarki leloagatik kalte-ordainak ordaindu beharko ditu edari ezagunak.
Red Bull-ek kate-ordainak ordaindu beharko dizkie “hegalak ematen” zituela sinetsi zuten kontsumitzaileei

Red Bull konpainiak “Red Bull-ek hegalak ematen dizkizu” leloa sinetsi zutenei ordaindu egin beharko die Kanadako Dished Vancouver komunikabideak zabaldu duenez. 2013an ere antzeko demanda batengatik 13 milioi ordaindu behar izan zituen enpresak Estatu Batuetan. Oraingo honetan, demanda Michael Attar letratuak jarri du esanez Red Bull-ek deklarazio faltsuak egin zituela bere produktuen inguruan; eta horregatik, Red Bull latak azken 12 urtetan erosi zituzten kontsumitzaile kanadarrek eskubidea izango lukete konpainiagandik 10 dolar jasotzeko.

Horretaz gain, Attar-ek taurinarek onurak (edari energetikoetan azaltzen den osagai nagusia) gezurtatzen dituen bost ikerketa ere azalarazi ditu baieztatuz Kontsumitzailearen Babesaren Legea bortxatu duela Red Bull-ek baieztatzean kafe katilukada bat baino eraginkorragoa dela. Komunikatu baten bidez enpresa defendatu egin da esanez bere marketing-a “burutsua, egiazkoa eta doia dela” eta horregatik enpresak “Red Bull-ek hegalak ematen dizkizu” leloa erabiltzen jarraitzen du oraindik. 2013an Estatu Batuetan jarritako demandan enpresa indartsuak 13 milioi dolar ordaindu behar izan zituen antzeko arrazoiengatik. Dirudienez Red Bull-ek onartu zuen ordaintzea “kostuak eta liskarrak ekiditeko” nahiz eta ez duen onartzen arduragabekeriak egon denik inongo momentutan. Hamaika albiste bitxi irakurtzeko jaioak gara!