Reconstruction ****

Reconstruction **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/reconstruction/@@download/image/36p52-4.jpg
2003/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Christoffer Boe. Aktoreak: Nikolaj Lie Kaas, Maria Bonnevie, Krister Henrikson. Generoa: drama. Herrialdea: Danimarka. Urtea: 2003. Iraupena: 89 minutu. 
36.zenbakia
Kopenhagera iritsi da Aimee, senarrak liburu bat promozionatu behar duelako. Alexek eta bere neska-lagunak, berriz, etxerako bidea hartu dute jatetxe batean afaldu ostean. Tren estazioan, Aimee ederra ikusiko du jende artean Alexek. Trenean, bat-batean, neska-lagunari ezertxo ere esan gabe, Aimee liluragarriaren atzetik irtengo da lasterka Alex. Aspalditik elkar ezagutuko balute bezala solasean ariko dira biak, eta gau horretan bertan maiteminduko dira. Hurrengo goizean, ordea, bere bizitza amets bat ez ote den galdetuko dio bere buruari Alexek. Etxerik ez du. Adiskide minenek ez dute agurtzen. Eta, neska-lagunak, ere ez duela ezertaz ezagutzen aitortu dio. Hortaz, Aimee aurkitzea bihurtzen da Alexen itxaropen bakarra. Zuzendari Berriaren Fipresci Saria  jaso zuen Donostiako Zinemaldian  Christoffer Boe danimarkar gazteak film honekin. Cannesko Zinemaldian ere Urrezko Kamera saria irabazi zuen. Harribitxi eder, ilun eta irudimentsua oso.