Realeko mutil katxarroak!

Hitzordura fin azaldu zaizkigu Igor Jauregi, Mikel Aranburu eta Zuhaitz Gurrutxaga Realeko goxokiak. Futbolaz arituko ginela uste zuten, antza, baina guk bestelako kontuetan dugu interesa. Beraien sekretutxoren batzuk zuei eskaintzea zen gure asmoa, eta, apika, lortu egin dugu.
Sanba eta salsa dantzatzen ospatuko duzue Liga Txapelketa, ezta?
Zuhaitz: Bai, Brasilera joatekoak gara eta sanba pixka bat ere egin beharko. Ikasita ez gara joan, baina han ikasi beharko.
Iaz Brasilera egindako bidaian zerbait ikasiko zenuten.
Zuhaitz: Honez gero, ahaztu egin zaigu.
Igor: Zerbaiterako balioko zuen iazkoak...
Mikel: Pentsa, futbolean jokatzen ere ikasi genuen! A zer aldaketa!
Zuhaitz: Futbolean ez ginen gehiegi aritu, baina zerbait geratu zitzaigun.
Zergatik berriro Brasilera?
Mikel: Iaz denbora gutxi pasatu genuen han, 11 egun besterik ez. Gauza asko utzi genituen ikusi gabe. Handik ateratzerako, bueltatzea pentsatuta genuen.
Baina, 11 egun besterik ez pasatzearen errua zuetako batena izan omen zen, herri bateko festetarako itzuli nahi zuelako edo...
Mikel: Bai, halakoren bat. Baina, tira, ez genuen erreferentzia garbirik eta ez genekien nola ibiliko ginen. Ondorioz, egun gutxitako plana egin genuen. Gero damutu zitzaigun. Hegaldiaren eguna aldatzeko saioa ere egin genuen, baina, azkenean, bueltatu behar izan genuen.
Beste zenbait opor ere motzak iruditu zaizkizue. Esaterako, Granadara egindako bidaia.
Igor: Granadan, azken gauean, buelta bat ematera atera ginen, eta nik uste dut, atera aurretik, bagenekiela hurrengo egunean ez ginela hegazkina hartzera joango. Halaxe egin genuen. Hegazkina hartzeaz paso egin genuen. Bi egun geroago itzuli ginen.
Mikel: Hori ere lagun baten errua izan zen. Han zenbait egun gaixo egon zen, eta berarekin gehiegi egon ez ginenez, bertan geratzea erabaki genuen.
Turistaz jantzita, zer moduz?
Igor: Hori ere egin genuen! Cadizera joan ginenekoa da hori. Lehen aldiz talde handia elkartu ginen oporretara joateko, 13 lagun. Batzuek, gainera, ez genuen gehiegi elkar ezagutzen. Oporrak ongi hasteko, bidaia saltsan hastea erabaki genuen. Horregatik, turistaz jantzita joan ginen. Hondarribitik atera ginen, eta pentsa... han edonor topa dezakezu! Jendeak, gainera, Hawaiira gindoazela uste zuen.
Oporretan ez ezik, kontzentrazioetan ere elkarrekin izaten zarete. Nola egoten zarete hoteletan? Eta, zer egiten duzue?
Mikel: Binaka egoten gara. Aurredenboraldian erabakitzen dute nor norekin jarri. Hala ere, afal ostean, normalean, gela batean elkartzen gara gu, gazteak.
Igor: Gazteak... eta ni!
Mikel: Bospasei lagun elkartzen gara, eta hor egoten gara, hizketan.
Zuhaitz: Aspertuz, pixka bat.
Realak kanpaina egin zuen etxeetan banderak eta jartzeko. Zuen etxeetan jarri al zituzten?
Mikel: Gurean ez. Gainera, bandera hori lortzeko, propio egunkari bat erosi beharra zegoen.
Igor: Egia esan, sentsazioa polita izan da. Urte asko dira horrelakorik ikusi gabe.
Zuhaitz: Hala ere, nork bere etxean bandera izatea Ni, jubeniletatik, Realean nagoenetik, Realaren txandal batekin kalera ateratzeak lotsa ematen dit. Gu horretarako nahiko lotsatiak gara.
Bestelako afizioak ere badituzue. Zer moduz moldatzen zara gitarrarekin, Zuhaitz?
Zuhaitz: Ongi, baina urte osoa pasatu dut taldea sortzeko jende bila, eta ez dut lortu. Jendearekin elkartu naiz, baina musika estiloan ez gentozen bat. Ondorioz, edo nire gustuei muzin egiten nien edo ez genuen ezer egiten. Datorren urtean hemen banago, espero dut zerbait lortzea. Hau irakurrita, norbait animatuko ahal da! Publizitate apur bat egingo diot nire buruari, heavy estiloa gustuko duen norbaitek nirekin zerbait sortu nahi ote duen.
Su ta Gar taldea duzu gustuko. Beraiei eskatutako sinadura baten kontura, baduzu istoriotxo bat.
Zuhaitz: Niretzat sinadura bat lortzeko eskatu nion lagun bati, baina mezulariak mezu oso luzea ez zuen arren, Donostiatik Eibarrerako bidean, mezua aldatu zuen, eta Su ta Garrekoek Gabilondorentzat sinatu zuten posterra. Gero zortea izan dugu; Mikelen bidez, Su ta Garrekoak ezagutu ditugu, eta entseguren bat ikustera ere joan gara.
Nola ikusten duzu Euskal Herrian egiten den heavya?
Zuhaitz: Nik arazo bat dut.
Igor: Bakarra balitz...
Zuhaitz: Musikalki, behintzat, bat. Betidanik, Su ta Garrekin itxi egin naiz eta itxita nago. Entzuten ditut beste batzuk, baina inor ez da haien mailara iristen, nire gusturako, behintzat. Hala ere, talde politak badira.
Eta zuek biok, Igor eta Mikel, zer moduz ordenagailuekin?
Mikel: Argindar gehiegi ez dugu gastatzen...
Igor: Biok aspalditik esaten ari ginen ikastaro bat egin behar genuela. Azkenean, ikusi genuen zain geratuz gero, ez genuela ezer egingo, eta ordenagailua erostea erabaki genuen. Hau da, etxea teilatutik hastea. Eta teilatua baino ez dugu.
Argindarra aipatu duzu, Mikel. Igor ikusi genuen telebistan, ohea txukun-txukun egiten. Zuk, Mikel, honez gero, abilezia berezia izango duzu ohea ilunpetan egiten.
Mikel: Baina, posible al da hau? Komentariorik ez dut egingo horri buruz. Egia da oraindik etxean ez dudala argindarra sartu, baina ea aste honetan bertan egiten dudan. Momentuz linterna batekin ibili naiz, etxean egon naizenean, eta ondo moldatu naiz.
Igor: Kontua da nire etxean ohe goxo goxoa duela.
Mikel: Bai, okupa gisa ibili naiz. Ea hemendik aurrera...
Igor: Laster joango da bere etxera.
Goitizenak ere badituzue. Nor da 'Xepe'?
Igor: Niri esaten didate. Hori 'Poxpolo' goitizenez ezagutzen dugun Realeko jokalari ohi baten kontua da. Clementek behin, Jauregi esan beharrean, Gallastegi esan zidan. 'Poxpolo'-k Gallastegi bat ezagutzen du, eta hari 'Xepe' esaten diotenez, baita niri ere. Laguna kanpaina eginez oso pelma da eta, hala, izena zabaldu egin zen.
Eta 'Titu'?
Igor: Titu ere niri esaten didate, baina hori Mikelek konta dezala.
Mikel: Behin, duela bizpahiru urte, Oñatira joan ginen, eta taberna batean sartzerakoan, jendea "Jauregi titular" oihuka hasi zen, eta hortik, 'Titu'. Gero, 'Poxpolo'-k kanpaina egin zuen. Egia esan, gure artean denok ditugu goitizenak.
Zeintzuk?
Igor: Mikeli 'Perla' esaten diogu, 'Zubietako Perla'.
Mikel: Perla ez, 'Perlilla'...
Igor: Eta Gurruri, 'Gurrutxurtu'.
Zuhaitz: Bai zera!
Besteek jarritako ezizenez gain, baten batek bere buruari 'Omikel' bezalako goitizena ere jarri zion.
Igor: Telesaio bat ikusteko ohitura hartu genuen. Saio horretan, telefonoz deitzeko aukera zegoen, eta beti ari ginen deitu behar genuela esaten. Behin, nik goitizen horrekin deitu nuen.
Mikel: Bai, bai. Gainera, grabatuta dago eta barre pixka bat egiteko primerakoa da.
Aurtengo emaitzak ikusita, fan-ak ez zaizkizue faltako. Izan al duzue horren kontura komeriaren bat?
Zuhaitz: Neskatan edo?
Tira, bai
Zuhaitz: Ez, horren kontura ez dugu zorte handirik izan. Fan-ak badira, baina 14 urtetik beherakoak izan ohi dira. Horrelakoak etortzen dira, eta eskertzekoa da. Baina, egia esan, 20 urtetik gorako bat edo beste etorriko balitz eskertu egingo nuke.
Mikel: Hori beltzez eta azpimarratuta jarri!
Zuhaitzek ez omen du gehiegi ligatzen. Zuek?
Igor: Gurru-k ez du esan ligatzen ez duenik, baizik eta fan moduan ez zaizkiola etorri. Horrek ez du esan nahi bera neskengana joaten ez denik...
Zuhaitz: Nik, gainera, neska bat etortzekotan, nahiago dut fan bezala ez etortzea. Nik ez dut aterik ixten, baina nire neska oso futbolzalea izatea ez litzaidake gustatuko. Pentsa, partida amaitutakoan, neska-laguna erdiraketak ez dakit nolakoa izan behar zuela esaten hasten bazaizu!
Igor: Hori oro har gertatzen zaigu, bai neskekin eta baita lagunekin ere. Behin futboletik kanpora, beste edozein gauzari buruz aritzea gustuko dugu.
Zuhaitz: Lagun batek futbolaz galdetzea normala da, nik ere berari lanaz galdetzen diodalako, baina horretara mugatzea...
Beraz, Realeko urrezko ezkongabeak?
Mikel: Urrezkoak ez, baina taldeko ezkongabe bakarrenetakoak. Gu, Kote eta Llorente. Beste bat ere aipatuko genuke, baina orain ezin dugu eskua sutan jarri.
Zuhaitz: Irakaslea, ona edo txarra, Igor dugu. Zahartxo eta ezkongabe da gure 'Xepe', eta gu ere bere bidea jarraituz...
Igor: Ez dakit nik bide onetik zoazten...
Mikel: Guk taldean ikusten ditugu honen adinarekin askoz ere azkarrago zahartu direnak. Eredu bezala hartzekotan, bai Gurruk eta bai nik, 'Xepe' hartu dugu beste inor baino.
Igor: Eskerrik asko. Gazte nagoela esaten didate. Nik lehengoan esan nien heldu gabe zahartzen ari naizela.
Zuhaitz: Gure amak beti esaten dit: "honek mutil zaharrekin ez duzu ezer onik ikasiko".
Igor: Bai, agian guraso batzuentzat ez naiz oso eredu ona.
Zuhaitz: Okerragoak ere mordoa izango dira.
Igor: Bai, okerrenak ni bezalakoak balira...