Realeko jokalariek sinatutako elastikoa etxeratu dezakezu GAZTEZULO sarirako boza ematen baduzu!

Realeko jokalariek sinatutako elastikoa etxeratu dezakezu GAZTEZULO sarirako boza ematen baduzu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/realeko-jokalariek-sinatutako-elastikoa-etxeratu-dezakezu-gaztezulo-sarirako-boza-ematen-baduzu/@@download/image/20106109999ainhoa_gatika.jpg
2012/12/13
berria
Realeko jokalariek sinatutako elastikoa etxeratu dezakezu GAZTEZULO sarirako boza ematen baduzu!
Igandean festa aparta izango da Anoetan, eta beste hamaika txokotan. Reala, gauzak ondo, Lehen Mailara igoko da-eta eta behar bezala ospatzea merezi du. Datorren denboraldian berriz ere hiru euskal talde izango ditugu Lehen Mailan eta parranda ederrak izango dira Donostiako, Bilboko eta Iruñeko euskal derbietan.  Eta GAZTEZULOn opari puska dugu aste honetan zozketatzeko: Realeko jokalariek sinatutako elastikoa! Zozketan parte hartzeko, bidali e-maila gaztezulo@gaztezulo.com helbidera eta esaiguzu zeini eman beharko geniokeen GAZTEZULO saria.

Azken 10 urtetako ibilbideari erreparatuta, zein euskal gaztek merezi du GAZTEZULO SARIA? Duela hilabetetik galdera bera egiten ari gatzaizkizue astero eta, trukean, opari ederrak zozkatzen ari gara gaztezulo@gaztezulo.com helbidera mezua bidaltzen duzuenen artean. Aste honetan bozkatuz gero, Realeko jokalariek sinatutako elastikoa. Orain arte, Julio Sotok, Gorka Urbizuk, Maialen Lujanbiok eta Mikel Aranburuk jaso dituzte boto gehien. Baina beste hautagai batzuk ere gora egiten ari dira, Edurne Pasaban mendizalea eta Gorka Julio bloglaria kasu. Eta zuk ez al duzu parte hartu behar? Zein da zure kuttuna? Animatu!
Argazkian, Ainhoa Gatika, pozaren pozez Kauta musika taldeko kideek sinatutako elastikoa soinean duela. Zorionak Ainhoa!