Realaren igoera ospatzeko festa mundiala egingo dute Dokan

Realaren igoera ospatzeko festa mundiala egingo dute Dokan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/realaren-igoera-ospatzeko-festa-mundiala-egingo-dute-dokan/@@download/image/2010694911Reala_Doka.jpg
2012/12/13
berria
Realaren igoera ospatzeko festa mundiala egingo dute Dokan
Datorren urtean Reala lehenengo mailan arituko denaz konbentzituta daude Donostiako Kafe Antzokikoak, eta igandean ospatuko dute horretarako propio antolaturiko festan.

Realak Anoetan 18:00tan Celtaren aurka jokatuko duen partida pantaila erraldoi batean zuzenean ikusteko aukera eskainiko dute eta, gerorako, parranda ikaragarria aurreikusi dute goizaldera arte. Gauza jakina da zaleek ez dutela pozez mozkortzeko pizgarririk beharko baina, bada ezpada, San Migel garagardoak 1,50 eurotan eta Kubatak 4,50 eurotan aterako dituztela jakinarazi dute. Ene!
Bestalde, sorpresak eta bisita interesgarriak ere izanen direla aurreratu dute. "Ez galdu" diote, oso jende berezia ibiliko omen delako Dokan igandean.