Reala Lehen Mailara itzuli da!

Talde txuri-urdinak matematikoki lortu du igoera Celtari Anoetan 2-0 irabazi eta gero. Partida aurretik, jokalariak berdegunean zeuden bitartean, eta batez ere partida bukatuta, festa giroa izan zen atzo Anoetan eta beste hamaika txokotan.
Gaur arratsaldean, estali gabeko autobusean bira egingo dute taldeko kide guztiek Donostian barrena, eta bihar asteartea, Gipuzkoako zenbait herri bisitatuko dituzte.
Realak hiru denboraldi igaro ditu Bigarren Mailan. Lehenengoan esku-eskura izan zuen igoera, baina azken aurreko partidan Mendizorrotzan galdu eta gero aukerak hatz artetik ihes egin zien. Joan den denboraldian, aldiz, lehen postuetan zebiltzan taldeak harrapatu ezinda ibili zen taldea. Hasi eta buka.
Gogoan izan, GAZTEZULOk Realeko jokalari guztiek sinatutako elastikoa zotz egingo duela ostegunean.