Ray Bradbury: Ironiaren irudimena

Waukeganen, Illinoisen, 1920an jaio zen Ray Bradbury handia. Dena dela, 1934az geroztik, Los Angelesen bizi da. Gaztetatik hasi zen literaturan murgiltzen. Eremu asko ukitu ditu: zinema (John Houstonen "Moby Dick" filmeko gidoigile izan zen), arkitektura (1964ko Yorkeko Nazioarteko Ferian, AEBen pabilioia diseinatu zuen), poesia, antzerkia, eleberria, eta bereziki, ipuingintza. Zalantzarik gabe, joan den mendeko ipuin narratzailerik bikainenetakoa dugu Bradbury.
Oro har, zientzia fikzioaren arloan kokatu izan du kritikak. Egia da badaudela horretarako arrazoiak. Hala ere, genero hori sarritan gainditu du Bradburyk. Modu inteligente batean erabiltzen du fikzioa. Mugagabeko irudimenaz baliatuz, gizakiaren kondizioan sakontzen du; ironia finez, beti ere. Hor ditugu, besteak beste, "Fahrenheit 451" eleberria Truffautek zinemara eraman zuena edo "Martitzeko kronikak" ipuin bilduma zoragarria, kolonizazioari buruzko gogoeta zorrotza. Gizatasuna galdu duen mundu hotz eta krudela etengabe salatuz, fabula inteligenteak sortu ditu idazleak. Orwell eta Huxleyren lanekin bat egiten du horretan. Mundu modernoak gizartearen inguruan harilkatu duen tuntuntze sare lodi hori astinduz, kulturaren garrantzia azpimarratu digu Bradburyk. Askeagoak egingo gaituen arma bezala. Duintasunari eusteko. Irudimena eta ironia. Gurera benetan ondo egokitzen den irudimena. Esan bezala, irudimen adimentsua. Horixe da Illinoiskoaren ezaugarri nagusia.
Tamalez, ez da Bradburyren lanik itzuli euskarara. Ahalegin polita litzateke. Euskal irakurleok goza dezagun idazle bikain honekin.