“Raw as F**K”

“Raw as F**K” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/raw-as-fk/@@download/image/44p14-2.jpg
2004/09/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Freestylers
44.zenbakia
Estilo librean aritzeko, muga garbiak jarri dizkiote taldekideek euren musikari. Freestylers-en azken diskoak aurrekoen bidea jarraitzen du. Urre beltzaren putzu sakonean murgildu zirenetik, rap, breakbeat, ragga, jungle eta electro estiloen lohiaz zipriztindua dute gorputz osoa. Hau bai kiratsa! Nahasketaren lurrinak bolumen egokian arnastuta, zorabia zaitzake eta bihotzaren taupadak azkar diezazkizuke. Elikagai garratza, bizitza gaua dela uste duten arima ustelduentzat. Ñam, ñam...