“Rap herria

“Rap herria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rap-herria/@@download/image/Rap_Herria.jpg
2011/12/02
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Askoren artean
124.zenbakia
Iparraldeko eta Hegoaldeko hamazazpi rap taldek parte hartu dute disko bilduma honetan. Info7 irratiak argitaratu du Creative Commons lizentziapean. MAK, La Chula Potra, Goienetxe anaiak, 100% gourmet, Toastibarre eta Ardi Beltza taldeek, gainera, kantak propio egin dituzte diskorako. Aitortzen dut ez naizela batere aditua estilo hauetan, baina 2ZIO taldearen Ideia kantaren oinarriek, edo BAD Sound Systemen Otegi Aske!! piezaren dub oihartzunek eta txalaparta kolpeek harritu egin naute. Egia omen da: gure etxeetatik gertu hip hop eszena borrokalari itzela sortzen ari da, eta disko hau errealitate horren kalitatezko ukabilkada da. Intsumisioa izenburuko bonus track-a dakar.