Rafael Navarro argazkilariaren erakusketa ikusgai da Bilbon

Rafael Navarro argazkilariaren erakusketa ikusgai da Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rafael-navarro-argazkilariaren-erakusketa-ikusgai-da-bilbon/@@download/image/2012668546a_destiempo.jpg
2012/12/13
berria
Rafael Navarro argazkilariaren erakusketa ikusgai da Bilbon
'Gutxiago gehiago da' kontzeptua oinarrian duela, ekainaren 30a bitarte ikusgai izango da Bilboko Xanon galerian Zaragozako Rafael Navarro argazkilariak aurkezten duen 'A destiempo' izeneko seriea.



Argazkilariak orain arte egin ez bezala, lehen aldiz, koloreetako argazkilaritzaren eta argazkilaritza digitalaren erabilera azpimarratu daiteke A destiempo erakusketan, eta horien bitartez orain arte lortutako emaitzetatik guztiz desberdintzen den seriea ikusi daiteke.
Esperimentazio berria eta digitalizazioaren erabileragatik hala ere, Zaragozatik datorren argazkilariaren begirada ez da aldatu eta giza gorputza, natura eta hiri paisaia dira, ohi bezala, Navarroren irudien gai nagusiak. Guztiak ikusgai izango dira ekainaren 30a bitarte Bilboko Xanon galerian.