Rafael Berrio kantautore donostiarra hil zen atzo 56 urterekin

Rafael Berrio kantautore donostiarra hil zen atzo 56 urterekin Egun jada bere horretan triste hauei beste berri goibel bat gehitu zitzaion atzo. Rafael Berrio kantautorea hil zen. Pena da bere musika entzuteko gomendioa berri honen harira egin behar izatea, berandu ibili naiz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rafael-berrio-kantautore-donostiarra-hil-zen-atzo-56-urterekin/@@download/image/rafa-berrio-19-06-15-a.jpg
2020/04/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Egun jada bere horretan triste hauei beste berri goibel bat gehitu zitzaion atzo. Rafael Berrio kantautorea hil zen. Pena da bere musika entzuteko gomendioa berri honen harira egin behar izatea, berandu ibili naiz.
Rafael Berrio kantautore donostiarra hil zen atzo 56 urterekin

Izan ere, Berrio ezinbestekoa izan da azken 40 urtetako Donostiako popa ulertzeko. UHF deitutako taldean hasi zen 80. hamarkadan, ondoren Amor A Traición taldean jarraitu zuen eta baita Deriva deitutako proiektu pertsonalagoan. 

Berrioren ibilbide musikalaren une gorenak ordea, bere izenarekin diskoak argitaratzen hasi zenean izan zen. 1971 deitutako diskoa izan zen lehena, 2010. urtean, eta ordutik disko paregabeak kaleratzen joan da. Azkena Niño Futuro deitutakoa. Beste abesti sorta batzuk prestatzen ari zela joan zaigu pairatzen zuen gaitz baten ondorioz. 

Bere abestietan letra larriz azaltzen dira musika, poesia, pentsamenduak, sentimenduak eta min ugari, bizitza bera finean. Milesker Rafael Berrio horrenbeste maite ditugun kantu sorta horietako batzuk emateagatik, musikazaleok beti gurekin izango ditugu, izango zaitugu.