Rafa Ruedaren kontzertua Donostian

Rafa Ruedaren kontzertua Donostian Azken diskoko abestiak eskainiko ditu Bilboko Koral Elkarteko Euskeria abesbatzako kideekin batera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rafa-ruedaren-kontzertua-donostian/@@download/image/Rafa-Rueda_ARG_Galder-Izagirre_02.jpg
2021/10/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudia: Galder Izagirre

Azken diskoko abestiak eskainiko ditu Bilboko Koral Elkarteko Euskeria abesbatzako kideekin batera.
Rafa Ruedaren kontzertua Donostian

Rafa Rueda musikari mungiarra Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da igandean, 19:00etan. Oso modu berezian egingo du emanaldia, gainera, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria abesbatzako 15 ahotsek lagunduta. Ikuskizuna argiztapen eta eszenografia bereziz jantzita egongo dela iragarri dute, eta Mikel Urdangarin musikariaren kolaborazioa ere izango duela oholtzan. 

Iaz kaleratutako Rueda lanean bildutako kantuak joko ditu bizkaitarrak. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu bere bakarkako lan minimalistan. 

Rafa Rueda eta Urko Sangronizek zuzendutako abesbatzako kideez gain, Jaime Nieto (baxua, teklatuak), Koldo Uriarte (teklatuak, ahotsak) eta Alvaro Olaetxea (bateria, perkusioa, elektronika) arituko dira agertokian igandean.

Sarrerak 15 euroan eros daitezke Donostia Kulturaren webgunean