Rafa Molés: "Mundua aldatu daitekeela egiaztatu nahi izan dugu"

Rafa Molés: "Mundua aldatu daitekeela egiaztatu nahi izan dugu" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rafa-moles-mundua-aldatu-daitekeela-egiaztatu-nahi-izan-dugu/@@download/image/_rafa_1423750540.jpg
2015/02/11
elkarrizketa
Saioa Baleztena @SaioB
Rafa Molés eta Pepe Andreuk zuzendutako lana da ‘5 Days to Dance’, Bartzelonako Zinemaldiaren egitarauan aurkeztu zuten bigarrena. Wilfried Van Poppel eta Amaya Lubeigt koreografoek 2014an abiatu zuten esperimentuaren inguruko filma, bertzeak bertze. Astelehenero, eskola batera joaten ziren biak, bertako ikasleei aste guztian zehar, ohiko klaseak utzi, agertokira igo eta dantzatzeko zutela jakinaraztera. Rafa Molés zuzendariarekin hitz egin dugu.


‘5 days to dance’ dokumentalak Alemaniako eta Espainiako hainbat ikastetxeetan Wilfried Van Poppel eta Amaya Lubeigt dantzariek sustatu duten esperimentua erakusten du. Nolakoa izan zen errodajea?

Berez ez da esperimentu bat. Egunerokotasuneko jarrera bat, ohiz kanpokoan bilakatuta baizik. Ekimen honen helburua da astelehen bakoitza egun erradikal batean bilakatzea, baina aldi berean normala izatea.

Errodajea denbora errealean egin zenuten?


Pepe eta niretzat funtsezkoa izan zen ikastetxe bakoitzeko bost egunetan zehar zegoen indarra eta testuingurua ahal bezain gutxi aldatzea. Dantzariek egiten zutenarekin fidelak izan nahi genuen, helburu horrek erreodajea zailago egiten zuen arren. Errodajea eromen bat izan zen, liluragarria, harrigarria, erreza eta zaila aldi berean. Taldearentzat erronka ikargarria zen: gertatzen zena ulertzea, erakustea, eta bost egunetan 80 ikasleren psikologia harrapatzea.

Zenbaterainoko garrantzia du ekimen honek gizartean?

Amaya eta Wildried dantzariek argi dute, ekimen hau ikastetxe guztietako ikasgaia izango balitz, ez lituzketela lortzen dituzten emaitzak lortuko. Hezkuntza sistemaren baitan sartzearekin batera, egunerokotasuneko ekimen bat gehiago izango zen heinean. Guk ulertu, sinetsi eta kontatu nahi izan genuen, eta dokumentalaren bitartez mundua aldatu daitekeela egiaztatu nahi genuen. Astelehenero zerbait egin dezakegula gizartea aldatu ahal izateko. Jarrera kontua da azken finean.

Nola erantzuten zuten ikasleek Wilfried Van Poppel eta Amaya Lubeighten proposamenaren aurrean?

Ikasleak kolapsatuta gelditzen ziren. Hainbat pozik zeuden bost egunez klaserik izango ez zutelako, eta besteak aldiz, ez zuten dantzatu nahi. Baina, lehen egunetik konturatu ziren gertatzen ari zena haratago zihoala, eta euren beldurrei aurre egiteko aukera izango zutela.

Dokumentala Espainiako 60 aretoetan egongo da ikusgai, eta mugak hautsi eta Mexikon, Txilen eta Kolonbian ere aurkeztu duzue. Zenbaterainoko garrantzia du orain Bartzelonako Zinemaldian egoteak?

Guretzat ikaragarria da 10.000 lagunek baino gehiago zinemara gure dokumentala ikustera joan direla pentsatzea, are gehiago genero honek zinemetako ateak itxita dituela kontutan hartzen badugu. Bartzelonako Zinemaldian egotea guretzat indarra hartzeko aukera paregabea da. Etxean bezala sentitzen gara.

Amaitu aurretik, otsailaren 14an, igandean, Amaya eta Wilfried Donostian izango dira Dance ‘2gether’ mahai-inguruan. Aurrerapenik egin dezakezu?


Donostia 2016ren elkarlanarekin ikastetxeetan gauzatu zituzten ekimenen inguruan hitz egingo dute. Izan ere, aurten, elkarlan horri esker Euskal Herriko lau ikastetxe gehiagotan errepikatuko dute esperientzia. Asteburu honetan, gainera, ikastaro bat egingo dute dantzari eta irakasleekin, euren metodoen inguruan.