Radiohead taldeak argitaratu gabeko 18 orduko materiala partekatu du

Radiohead taldeak argitaratu gabeko 18 orduko materiala partekatu du 'Ok Computer' argitaratu gabeko minidiskoaren 18 artxibo eskuragarri jarri dituzte, hacker batek materiala filtratu ondoren. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/radiohead-taldeak-argitaratu-gabeko-18-orduko-materiala-partekatu-du/@@download/image/284228_568740.jpg
2019/06/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

'Ok Computer' argitaratu gabeko minidiskoaren 18 artxibo eskuragarri jarri dituzte, hacker batek materiala filtratu ondoren.
Radiohead taldeak argitaratu gabeko 18 orduko materiala partekatu du

Pirata informatikoek Radiohead rock talde mitikoa hackeatu dute, beren argitaratu gabeko Ok Computer diskoko 18 ordu baimenik gabe zabaltzeko meatxua eginez. Ondoren, rock bandari 150. 000 dolar (132.000 euro) eskatu dizkiote. Xantaiari kasu egin ordez, baina, taldeak erabaki du material hori eskuragarri jartzea 20 euroren truke; irabazi guztiak Extinction Rebellion mugimendua babesteko bideratuko dituzte. Hain zuzen, erresistentzia baketsuaren bitartez kolapso ekologikoa, bioaniztasunaren suntsipena eta giza desagerpena salatzen du mugimendu horrek.

Jonny Greenwood Radioheadeko taldekideak komunikatu batean azaldu du beren Badcamp orrialdean zabaldu dituztela oran arte argitaratu gabeko minidiskoaren 18 artxibo. Hain zuzen, Ok Computer 1997an kaleratutako album ezaguna da, baina material asko gelditu zen argitaratu gabe: "Aurreko astean pirateatu zuten gure lana; norbaitek Ok Computerren garaian egindako Thom minidisc-eko artxiboak lapurtu zituen, eta dira eskatu digute, materiala zabaltzeko meatxuarekin. Xantaiari erantzun ordez, gure Badcampean materiala askatzea erabaki dugu. Soilik datozen 18 egunetan egongo da eskuragarri, 18 libretan (20 euro). Hala, erreskatea ordaintzea merezi ote zuen edo ez jakingo dugu".

Interesa baduzue, hemen duzue Radioheaden Badcamp orrialdea!