Radiohead: Oxfordeko mutil sakonak

Talking Heads-en abesti baten izenburua hartu ("Radio head") eta U2ren urratsak jarraituz musika egiten hasi ziren. Gaur, emozioaren eskalan beraiek dira handienak. "Kid A" azken lanak beldurra ematen du, bertan benetan galtzeko modukoa da.
Radiohead handiak izatera eraman dituen bidean, hiru disko ezagutarazi dituzte britainiarrek; "Kid A", laugarrenak, aste batzuk baino ez ditu.
Lehendabizikoak, "Pablo Honey" (1993), ez zuen egun direnaren arrasto handirik erakusten, egia esan. Oso bestelakoa izan zen hurrengoa, "The bends" (1995). Thom Yorkeren testuek ordurako adierazten zuten arreta merezi zuen taldea zela hura ("...zure barrenak hustuta sentitzerakoan, hor esertzen zara oraindik larrua jotzeko adorea edukitzea desiratuz"). Lan honekin, Radiohead Brit Awards direlakoetan saritu zituzten. Dena den, estilo aldetik oraindik beste zenbait talderen tankera zuten Oxfordekoek.
1997an "O.K. Computer" diskoa iritsi zen, eta berarekin batera, dimensio berria. Hura izan zen hamarkadako diskorik adiktiboena, Jeff Buckley gazteak egindako "Grace" izenekoarekin batera. Sakona, Pink Floyd-en "The Wall" ospetsuak zuen emozio karga eta bizi angustia hartan blai. Ausarta, DJ Shadow-ren oinarri hautsietaz baliatuta. Ukiezina. Inolaz ere ezin zaie ordena aldatu disko honetako abestiei, batak hurrengoa eskatzen duelako asperen batez amaitu arte, eta hori disko gutxitan gertatzen da.
Kid A: Nola egon erabat desadostuta
"How to disappear completely", hori da "Kid A" disko berriko izenburuetako bat, baina ziurrenik ez da horrelakorik gertatuko. Gaur egun talderen batek aldez aurretik komunikabide guztiak ados baditu, Radiohead da horixe. Kontua da, "Kid A" zenbait bider osorik entzun ondoren, taldearen aurreko lan eder hura ahazten saiatuta ere, honek oso handia dirudiela. Dena den, berehalakotasuna gustatzen bazaizu, hau ez da zure diskoa izango, jaso beharreko momentu onak, entzunaldi batzuen ondoren baino ez baitzara jasotzen hasiko. Oinarri programatuak ugari dira, baina ez da disko elektronikoa. Gitarrak aurkitzea kostako zaizu, baina daudenak rock talde batek besterik ezin ditu asmatu. Eta Thom Yorke-ren abeslari lanak oilo ipurdia jarriko dizu. Diskoaren azalak ez du testu orririk, eta egingo nuke zenbait unetan testurik ere ez dagoela. Yorke hainbeste sartzen da bere munduan, non kanpo aldera kantatu ordez, bere barren astinduak baretze nahian dabilela baitirudi.