Rachel McAdams: Sedukzio klasikoa

Lehen inpresioa garrantzitsua omen da. Hala bada, Mean Girls (2004) filma ikusita, Rachel McAdams institutuko ilehori arrakastatsu bezain tentel, azaleko eta harroputza litzateke.
Lindsay Lohan, aldiz, neska zentzudun, zuzen eta justizia zalea. Zorionez, aurreiritzien ostean, denborak bakoitza bere lekuan jartzen du. Eta denborak erakutsi digu McAdamsek aktore legez etorkizun bikaina zuela aurretik, ederto sartu baitzigun ziria. Txoriburutik gutxi du kanadiarrak. Beste aldean, Lohanek egunero erakusten digu kontrakoa.
Denborarik galdu gabe, urte berean, nerabe guztiak maitemindu zituen McAdamsek, Ryan Goslingen laguntza estimagarriarekin, The Notebook (2004) kartsuan. Allieren eta Noahren euripeko musua belaunaldi gazteen memorian geratu da; ametsetan bizi nahiko luketen musua. Euren gurasoen ametsetan Hollyk eta Paulek Tiffanysko gosariaren ostean emandakoari lekukoa hartuz. Tranpa zuen, ordea. Ordurako zeluloideaz gaindiko garra piztua baitzen bien artean. Hiru urteren ostean, baina, amaitu zen bikote perfektuaren bidea.
Tartean, Wedding Crashers (2005) edo The Family Stone (2005) bezalako komedia arinetan ikusi genuen. Baina behin maitasunaren zauriak gaindituta, fereka, negar, begirada, eztabaida eta izara artera bueltatu zen The Time Traveller's Wife (2008) fantastikoan, Eric Banaren ondoan. Eta emakume borrokalaria dela erakutsi zigun duela gutxi Sherlock Holmesen azken abenturan. Ez gaitu harritzen, baina, ez Bana ezta Robert Downey Jr. zein Jude Law ere emakumea liluratzeko gai ez izatea. Brad Pittek aitortu du txoratzen dagoela berarekin lan egiteko baina... gizonezko desiratuenen zerrendak ez dira Rachelentzako.
Michael Sheen bezalako englishman bat beste gauza bat da. Hain zuzen ere, Parisen ikusiko ditugu biak hilabete honetan, Woody Allenen esanetara. Ez, baina, eskutik helduta; Allen komedia erromantikoen maisua baita eta aurkako bikoteetan jarri baititu. Aurrera begira, eguberrietan Holmes eta Watsonekin elkartuko da, eta datorren urte hasieran berriz bere onena ematen ikusiko dugu The Vow drama erromantikoan.
Izena: Rachel Anne McAdams.
Jaioteguna: 1978-11-17.
Jaiolekua: Ontario (Kanada).
Mutil-laguna: Michael Sheen aktorea.
Kolore gustukoena: Morea.
Ametsa: Baserrian berak hazitako jakiekin bizitzea.
Maite du: Bigarren eskuko arropa.
Gorroto du: Aktore ezezagunekin musukatze.

Nortasun Agiria