Rabioso

Rabioso https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rabioso/@@download/image/flitter_1389193263.jpg
2014/01/10
kritika
Testua: Haize Galarraga
Flitter
147.zenbakia
Rabioso
90eko hamarkadan gure gaztetxeetan biraka ezagutu genuen taldeak disko berria atera du hamar urteko isilunea eta gero. Stoner kutsua duen Putas al poder singlearekin aurreratu dute lizarratarrek euren diskografiako zazpigarren diskoa. Grabaketa prozesua hiru estudiotan egin izanak emaitza landua du ondorio. Euren estiloari jarraituz, izaera punkia duen metala dute oinarri, lantzean behin abesti esperimentalagoak ere sartu dituzten arren. Flitterrek abesti indartsuak eskaintzen jarraitzen du, eta horren adibide izan daiteke Paralisis Permanente taldearen Autosuficiencia abestiaren bertsio indartua, diskoko interesgarrienetakoa.