Rabaten kazetari

Rabaten kazetari https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rabaten-kazetari/@@download/image/20091151305rabat.jpg
2012/12/13
berria
Rabaten kazetari
Rabaten kazetari izatea ez da lan erraza. Abuztuan, Tel Quel aldizkariaren 100.000 ale bahitu zituen Fiskaltzak. Erregearen inguruko galdera sorta egin zuen aldizkariak, eta konstituzioaren arabera Mohamed VIIa sakratua denez, onartezina zela azaldu zuen Gobernuak. Irailean, Al Jarida egunkariari eta Al Michaal astekariari tokatu zitzaien, erregearen komunikatu bat kritikatzeagatik. Oraingoan, berriz, Akhbar al Yaoum egunkarian sartu da polizia, erregearen lehengusu Moulay Ismael printzearen karikatura bat argitaratu izanagatik... Erregeak kazetarien kontra hartzen dituen lanak ez dira nolanahikoak.