"Zuzenena"

"Zuzenena" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotzuzenenaquot/@@download/image/50p15-2.jpg
2005/03/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Betagarri
50.zenbakia
Zenbait kasutan, gero eta zailagoa da CD batzuen kritika egitea. "Zuzenena" hau, adibidez, ez da zuzeneko kontzertu baten grabazio soila, ezta gutxiagorik ere. Zuzeneko grabazioa, kontzertuaren DVDa, "Ispiluan" dokumentala, eta hiru bideoklip dakartza CDak. Herriko merkatuan ere, ez dituzu topatuko hainbeste gauza prezio berean! Orduan, zein da kritika? Hain zuzen, taldeari emandako begirada orokor horrek egiten duela interesgarri lanhau. Niri bereziki gustatu zaizkit "Ispiluan" dokumentala eta bideoklipen bilduma. Betagarriren zuzeneko indarrak ez nau askorik harritu, lehendik dastatua nuen eta.