"Ya rodaron los dados" ***

"Ya rodaron los dados" *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotya-rodaron-los-dadosquot/@@download/image/74p76_3.jpg
2007/05/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Cancerberos
74.zenbakia
"Ya rodaron los dados" ***
Cancerberos Bartzelonatik datoz, bertan Discipulos de Dionisos eta The Snobs Donostiako taldeetan ibilitako bi kidek jotzen dute arren. Ya rodaron los dados laukotearen bigarren lana da, eta 12 kanta ditu; tartean dago La Banda Trapera del Río Kataluniako punk banda mitikoaren Monopatin abestiaren bertsioa —doinu hori Morfi Traperoen jatorrizko kantariak abesten du—. Dozena bat punk and roll tiro; denak, gaztelaniaz abestutakoak eta gitarra zorrotzekin hornituak. Doinuak melodiaz beterik daude, hala ere. Punk rock eta rock and roll doinu klasikoak maite dituztenentzat disko aproposa da. Garagardo eta ke artean lagunekin kantatzeko moduko diskoa.