"White's Man Burden" ***

"White's Man Burden" *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotwhites-man-burdenquot/@@download/image/73p76_3.jpg
2007/04/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Promoe
73.zenbakia
"White's Man Burden" ***
Zorionez, Promoek bazterrean utzi ditu rap musikaren gaur egungo topikoetako batzuk. Promoe zuria eta europarra da —nahiz eta, horiek dagoeneko ez diren ezaugarri 'arraroak'—, baina hala ere, zabaltzen dituen mezuek bereizten dute gehien hip-hop 'izarretatik'. Urre eta haragizko dizdirak itsutu gabe, bere abestietan gai sozialak eta politikoak izaten dira nagusi. Bere zilborrari begira egon gabe eta ingurukoak mehatxatzen ibili gabe, gogoetarako parada ematen duten hitzak lantzen ditu. Eta gainera, musika ona egiten du.