"Wadada egunero"

"Wadada egunero" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotwadada-eguneroquot/@@download/image/9p11-3.jpg
2001/06/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Doktor Deslai
9.zenbakia
"Wadada egunero"
Roots, Ragga eta antzekoak epel-epel eta maisuki korapilatu ditu bere proposamen berrian Doktor Deslai taldeak. Ez dira atzo goizean hasitako musikoak: Minxoriak, Txakun eta Yassa taldeetan emanak dituzte orduak eta izerdiak. Agian esperientzia hori edukitzeak ematen dio hirugarren lan honi euskal reggae taldeei askotan falta izaten zaien trinkotasuna. Lotsarik gabe ekiten diote AC/DC taldearen "Whole lotta Rosie" ospetsuari, oso bestelakoa den Kingston-itxura koloretsua emanez, baina euren abestiek ere mailari eusten diote.