"Vikingoen sorterrira"

"Vikingoen sorterrira" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotvikingoen-sorterriraquot/@@download/image/2010472713vikingoen_sorterria_xabier_mendiguren_elizegi.jpg
2010/04/04
kritika
Testua:
Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi
106.zenbakia
Aparkaleku batean nahi gabe autoarekin haur bat harrapatu duen gizon gaztea da Julen Murgiondo. Bera da idazle beasaindarraren azken lanaren protagonistetako bat. Aita ezezagunaren bila abiatzen den neska edota ebakuntza larri baten atarian amodio sekretua aditzera emateko pausua emanen duen emakumearen istorioak ere jaso ditu Xabier Mendiguren Elizegik. Gizonezkoak batzuk, emakumeak besteak; gazteak batzuk, helduak gainerakoak. Idazlearen hitzetan, "gaiak gogorrak dira eta zuzenean tripetara iristen dira".