"Vicious Circle"

"Vicious Circle" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotvicious-circlequot/@@download/image/61p17-2.jpg
2006/03/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Zero Boys
61.zenbakia
"Vicious Circle"
Disko zaharra da Zero Mutilena, 1982 urtekoa. Baina “Vicious Circle” hau hardcore-punk-ak eman duen disko onenetarikoa da (batzuek historiako hardcore disko bikainena dela diote). Orain arte, CD formatuan eros zitekeen diskoa, baina berriki, Rifleman diskoetxeak izugarrizko berrargitalpena kaleratu du; binilo potoloan gainera -egia esan, gozamen hutsa da binilo hori eskuartean ibiltzea, patrikarentzat garesti sanarra izan arren-. Antza, jatorrizko masterra erabili omen dute berragitalpen hau egiteko, eta soinua asko hobetu da. 150 gramoko binilozko disko liluragarri honek, gutariko askok ehunka aldiz entzun ditugun “Anphetamine Addiction”, “Drug Free Youth” eta “Livin’ inthe 80’s” bezalako himnoak jasotzen ditu. Hortaz, benetako hardcore punk estatubatuarra atsegin baduzu, eta era berean, gitarra sendoen gainean eraikitako rock and rollarekin izerditan jartzen bazara, disko hau eduki etxean beharko zenuke. Diskoa erosita, garai bateko kasete zaharrari agur esan diogu, malko artean...