"vanilla sky"

"vanilla sky" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotvanilla-skyquot/@@download/image/17p12-1.jpg
2002/03/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Soundtrack
17.zenbakia
Cameron Crowe zinegilea musika kazetaria izan zen urte luzez. Bere eskutik heldu ziren "Singles" eta iazko "Almost famous" filmak, biak rock musika munduan girotuta. "Abre los ojos" filmearen bertsio berria ere ondo zaindu du atal horretan. Esaterako, Radiohead eta Sigur Ros taldeen asmo berritzaileak naturaltasunez tartekatu ditu McCartney eta Dylan-en aspaldikoekin. Aipatzekoak dira Red House Painters eta R.E.M-en ekarpenak, epela bata eta freskoa bestea.