"Urkamendi blues" ****

"Urkamendi blues" **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoturkamendi-bluesquot/@@download/image/75-p76.sextysexers1.jpg
2007/06/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Sextysexers
75.zenbakia
"Urkamendi blues" ****
Itzela, nafarren bigarren erasoa. Urkamendi blues izeneko lan honek hard rock eremuan ondo iltzaturiko hamar kanta ditu. Abestiak doinu klasikoz eta garaikidez josita daude, eta 70eko hamarkadako rock gogorraren sendotasuna erakusteaz gain, atmosfera eta giro ilun eta gaixoetan murgiltzen dira. Taldekide guztiek lan handia egin dute kantak erditzeko, baina Mikel STRNGLV abeslariaren ahalegina nabarmena da. Kaki Arkarazo teknikaria ere fin ibili da. Izan ere, asko hobetu da taldearen soinua. Adi, boskotearen zu-zenekoak izerditsuak izaten dira eta!