"Ultrakomunikatzen"

Denbora asko eduki gaituzte esperoan, baina itxaroteak merezi izan du. Ultrakomunikatzen disko berriaren izenburuak iradokitzen duen bezala, ultra kontzeptutik inoiz baino gehiago edan du Anestesiak. Diskoko abestiak ultra-indartsuak dira, ultra-gogorrak, eta hori baino gehiago
oso konposizio onak. Bada beti harritu izan nauen Anestesiaren ezaugarri bat: zati azkarrak geldialdi eta mantsotzeekin nahasteko duten sena, trash estilorik onenean. Ezaugarri hori bere onenean dastatu ahal da disko honetan.