"Twist party!!!" ***

"Twist party!!!" *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quottwist-partyquot/@@download/image/76p76straitjackets.jpg
2007/07/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
The Straitjackets
76.zenbakia
Hona hemen aurreko zenbakian ateratako rock and roll bandaren lan berria: Twist Festa!!!. Bertan, laukotearen ohiko doinu zaharrekin josiriko 16 kanta dantzagarri daude. Oraingoan, baina, Kaiser George britainiarrak hartu du mikroa, eta emaitza oso egokia da udan Euskal Herriko hondartzetan egingo diren hamaika festetarako. Twist erritmoekin bustiriko 50eko eta 60ko hamarkadako rock and roll doinuak. Olatu, surf taula, bikini eta gihar artean entzuteko diskoa. Pontani Sisters dantza taldearen DVDa ere badakar, eta bertan ahizpek Straitjacketsen doinuak ondo dantzatzeko pausoak irakasten dituzte. Freskagarriak eta garagardoak izotzetan jarri, arren!