"To record only water for ten days"

"To record only water for ten days" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotto-record-only-water-for-ten-daysquot/@@download/image/7p12-2.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Asier Leoz
John Frusciante
7.zenbakia
RHCP taldeko gitarrajoleak bakarka argitaratuta dituen lan guztietatik, bederatzi guztira, hirugarrena aukeratu dugu aurrekoetan kaos hutsa baino ez zegoelako. Izan ere, zenbait unetan gaixotze mental baten soinu bandak ziruditen. Hirugarren honek, ordea, ez du nahaste haiekin antzik, batetik instrumentu gehiago sartu dituelako (bateria eta baxua, hauek ere egilearen eskuetan) eta bestetik, arrasto hutsak izan ordez, bukatutako abestiak direlako bertakoak. Bereziak dira, Frusciante bera aparteko musikaria delako, bere buruarekin baino konpara ezin daitekeena, baina kaliforniarrak orain artean erakutsi ez duen trinkotasuna dute.