"Timelles"

Nork esan behar zion 65 urteko Sergio Mendesi, disko berri honetan, Brasilgo bossa-nova eta samba erritmoak, rap-arekin elkartuko zituenik? Askotan esan izan dugu, Brasilgo musikariek kanpoko erritmoak bere egiteko gaitasun berezia dutela. Sergio Mendes, urte luzez, Más que nada abestiaren egile bezala ezaguna izan da. Oraingoan, Black Eyed Peas (BEP) rap talde ezagunaren proposamenari baiezkoa eman dio. Sergio Mendesen jarraitzaile sutsua da BEP-eko Will.I.Am. Diskoan, BEP-eko lagunekin batera, Erykah Badu, India Arie eta rap zein soul munduko jende ezagun askok parte hartu du. Elkarlan interesgarria da.