"The Spell"

"The Spell" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotthe-spellquot/@@download/image/72p10_1.jpg
2007/03/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
The Black Heart Procession
72.zenbakia
Aitortu behar dut ez naizela San Diegokoen zale amorratua, musika ibilbidean haiek argitaratutako ia disko guztiak entzunak ditudan arren. Dena den, “The Spell” hau ikaragarri gustatu zait. Betiko doinu ilun, geldo eta misteriotsuari heldu diote berriro ere. Orain, ordea, askotariko diskoa argitaratu dute —aurreko “Amore del Tropico”-ko estilo aldaketa xume haiek—. Beraz, diskoaren hasierako hiru abestiak entzun —“Tangled”, “The Spell  Black” eta “Not Just Words”— eta berehala ohartuko zara kanta bikainez beteriko disko biribila duzula aurrean. Gaua bezain tentagarria.