"The right way"

Duela urte batzuk, The Virus talde bikaina buru belarri ibili zen punk-rocka eskaintzen. Besteak beste, The Virus-ek binilozko single eder bat grabatu zuen Señor No-rekin batera. Egun, bildumazaleentzat pieza desiratua da single hori. Ultracuerpos The Virus taldearen errautsetatik sortutako proiektua da, eta "The right way" diskoak benetan merezi du: mozorrorik gabeko rock gogorra, gitarra indartsuak, ahots lakarra... Niri "Stupid kid" eta "Sometimes living is hard" kantuak gustatu zaizkit. Ed Wood baldarrak esango lukeen bezala
"this´s plan 9 from outer space!"