"The Id"

Ezer berririk asmatu ez zuen arren, On how life is (99) aspaldian jaso genuen soul ariketa ederrena izan zen, Marvin Gaye, Dinah Washington eta abarrek utzitakoa, MTV-a ikusten hazitakoei zuzenduta (eta onartuta). Bigarrena berdina izan zitekeen, apustu ziurra izango litzateke, Macy-ren ahots latzak eta espresiboak aparteko sinesgarritasuna ematen baitio abesten duen orori. Baina The Id aurrerapausua izan da. Badago soul itxura ortodoxoa duenik, baina baita patroi horretatik at dagoenik ere, Relating to a psychopath, kasu, The Rolling Stones-en aspaldiko lanetan kokatuta egon zitekeena.