"The Godfathers of Groove" ***

"The Godfathers of Groove" *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotthe-godfathers-of-groovequot/@@download/image/75-p76.Reuben.jpg
2007/06/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Reuben Wilson, Bernard Purdie eta Grant Green Jr.
75.zenbakia
"The Godfathers of Groove" ***
Reuben Wilson organo-jolea, Grant Green Jr. gitarra-jolea —Grant Green ezagunaren semea— eta Bernard Purdie bateria-jolea —munduan gehien grabatzen duen bateria-jolea omen da: Isaac Hayes, B.B. King, Aretha Franklyn eta abarrekin aritu da— disko honetarako elkartu dira. Hirurak soul, jazz, blues eta funkaren musikaren pisu astunak dira, eta nor bere instrumentuan, maisu. Aipatu estilo horien adar instrumentalaren jarraitzaileentzat, erabat disko aproposa da. Kalitatea eta esperientzia batera doaz oraingoan.