"The friends of Rachel worth"

"The friends of Rachel worth" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotthe-friends-of-rachel-worthquot/@@download/image/3p13-1.jpg
2000/12/04
kritika
Testua: Asier Leoz
The Go Beetweens
3.zenbakia
90eko hamarkada osoan ez dute agertu ere egin nahi izan. Australiako pop talde emankorrenak grungeak, gangsta rapak, brit-popak eta bestelako mugimenduek utzitakoa berreskuratzea erabaki du, ia erabat ahaztuta dagoenean. Hobe horrela, gaur egun eskertzekoa baita gauzak zein errazak izan daitezkeen gogoraraztea. Grant McLennan eta Robert Foster jaunek badakite ez diotela beraien musikari ezer gaineratu behar, gaur egun ere freskoa gerta dadin. Horregatik, nahikoa izan dute Elliot Smith gonbidatzea. Adinik gabeko abesti biribilak, akustikoak, baina ez samurrak.