"the astrozombies"

"the astrozombies" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotthe-astrozombiesquot/@@download/image/4p13-3.jpg
2001/01/04
kritika
Testua: B. Malone
The astrozombies
4.zenbakia
Honakoa ez da saltoki handietan txurroak bezala saltzen den disko horietako bat. Aitzitik, bitarteko gutxirekin egindako autoekoizpen apala da, zirkuito ez-komertzialetan eta taldearen zuzeneko emanaldietan erostekoa. Bederatzi kantuotan punk rock doinuak dira nagusi, gitarra indartsuekin, askotan hardcoretik gertu dagoen abiaduran eta melodia politez baliatzen den ahotsaz. Astrozombies gauzak ondo egiten dakien taldea da, sinple, erraz, alferrikako erakustaldirik gabe.