"Sukar ustelaren urtea"

"Sukar ustelaren urtea" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsukar-ustelaren-urteaquot/@@download/image/49p50-2.jpg
2005/02/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Edorta Jimenez
49.zenbakia
TXALAPARTA
402 orrialde


Bidaia luzea egina dago Edorta Jimenez euskal literaturan. 1984an "Itxastxorien bindikapena" argitaratu zuenetik, genero guztietan barneratu eta lardaskan ibili da idazle mundakarra. Ibilbide luze horretan, liburu eder asko eskaini dizkigu —adibidez, Bilboko gauean kokatutako "Speed gauak" (1991) indartsu hura—. Betidanik, itsasoa eta marinelak izan dira Jimenez-en unibertsoaren habe garrantzitsuetako batzuk, eta horiek ageri dira, berriro, 1588. urtean kokatutako nobela mardul honetan. Ingalaterrara bidean itsaroratutako ontzi bat da gertakizunen kokaleku. Sukar ustela jabetuko da ontzi horretako atmosferaz, eta mariñelek ezkutuan gordetako sekretuak inarrosiko ditu.