"Studio one groups"

"Studio one groups" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotstudio-one-groupsquot/@@download/image/71p12_3.jpg
2007/02/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Askoren artean
71.zenbakia
"Studio one groups"
XX. mendean sortutako musikarik ederrenetakoa Jamaikako Studio One diskoetxeak kaleratu zuen. Diskoetxearen sortzaileak, Clement Coxsone Dodd-ek, iaz utzi gintuen, baina Heartbeat edo Souljazz diskoetxeekin lortutako akordioei esker, Studio Oneko katalogoko altxor ezkutuek argia ikusten jarraituko dute, Jamaikako musikaren zaleon gozamenerako. Oraingoan, Studio Oneko talde ezagun eta ez horren ezagunen bilduma kaleratu du Souljazz-ek. 60ko eta 70eko hamarkada hasierako doinuak. Bob Marley & The Wailers, Gladiators, Heptones, Maytals, e.a. Beti bezain aukeraketa eta aurkezpen eder eta osatuarekin.