"Standards"

"Standards" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotstandardsquot/@@download/image/7p13-3.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Tortoise
7.zenbakia
Estiloetatik ihes egiten duen taldea da Tortoise. Ez genuke bere musika definitzen jakingo; pop elektronikoa, techno rocka...? Gutxienekoa da hori. Hori bai, patxadaz entzun beharreko taldea da, poliki dastatu eta gozatu beharrekoa. Chicagoko taldeak, laugarren disko honekin, ziur ez duela arrakasta handirik lortuko, ezta behar ere. Jarraitzaile asko dituzte mundu osoan eta hori da benetan balio duena. Esperimentazio eta erritmo berrietara irekia zaude? Froga ezazu.