"Sistema arrakalatu"

"Sistema arrakalatu" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsistema-arrakalatuquot/@@download/image/64p13-4.jpg
2006/06/04
kritika
Testua: B. Malone
Pin Pan Pun
64.zenbakia
"Sistema arrakalatu"
Pentsatzen jarrita, bitxi samarra da, zenbat bide, zenbat estilo, zenbat korronte zeuden Etsaiak taldearen barruan, eta Lekeitioko taldea desegin zenean, horietako bakoitzak nola bere bidea hartu duen. Ziur asko, Auo kantariaren bidea da Etsaiak espirituari fidelen eutsi diona. Hala ere, Pin Pan Pun taldea goitik behera berritu da, eta inoiz baino metaleroago belarriratu zaigu Auok gidatutako taldearen disko berria. Etsaiak-eko ahotsa bere horretan entzun nahi baduzu, eta maila handiko gitarra riffak ziztu bizian entzun nahi badituzu , hauxe da zure diskoa.