"Sings"

"Sings" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsingsquot/@@download/image/45p13-4.jpg
2004/10/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Bushman
45.zenbakia
"Sings"
Gaueko izakiez inguratuta bizi da Bushman; odol xurgatzaile banpiroak, bizkarroiak eta hipokritak. Arrakasta lortu duen musikariaren patua da. Haiei guztiei aurre egiteko indarra sobera du, eta indar horretaz baliatu da disko biribil hau osatzeko. Ama jainkosak emandako ahots pribilejiatua urteetan landu ondoren, Luciano-ren eta Dennis Brown-en estiloa menperatu du. Jamaikako musikari eta soinu teknikari onenen laguntzarekin, munduko reggaearen lehen lerroan kokatuta dago egun.