"Siglo 21"

"Siglo 21" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsiglo-21quot/@@download/image/6p12-1.jpg
2001/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
6.zenbakia
"Siglo 21"
Izugarria da uhinetan dagoen basamortu musikala. Tristea da euskal irrati publikoetan zirkuito komertzialetatik aldentzen den musikari ematen dioten arreta eskasa. Eskerrak irrati libreetan tarteka saio musikal interesgarriak aurki daitezkeen. Radio 3 irrati kate espainiarrean ere bada non aukeratu, eta musika elektronikoari eskainitako saioa da "Siglo 21" izenekoa. Estatu mailako irratia izateak dituen abantailei esker azken nobedadeak aurkezten dizkigute ("progre" kutsuaz apainduak). Irrati saio horrek kaleratutako hirugarren bilduma da hau.