"Shazz"

"Shazz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotshazzquot/@@download/image/6p12-4.jpg
2001/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Shazz
6.zenbakia
Ludovic Navarre aka St. Germain-en ikasle aurreratua da Shazz. Horrelako maisua izanda, ez gaitu batere harritzen disko honen emaitza onak. St. Germain-en disko berria gomendatu genizuen aurreko GAZTETXULO batean, eta nahiz eta oraingo honek zaila duen aurrekoaren maila gainditzea, oso disko gomendagarria da. Zergatik? St. Germain-en diskoan bezala, honetan ere jazza eta housaren arteko nahasketa da nagusi, soul ukitu nabarmenez. Maisuaren maila lortuko ote du Shazz-ek? Erantzuna datorren diskoan.