"Shaolin temple"

Gaur egun egiten den musika ulertzeko, ezinbestekoa omen da aurretik egin dena ezagutzea. Askotan, ordea, zaila izaten da disko zaharrak lortzea. Berreskuratze lan horretan, laguntza handia da Auralux diskoetxea. Barrington Levy ez da oso reggae abeslari ezaguna. Bere ahotsa bereziagatik balitz, ordea, reggae abeslari famatuenen artean egotea mereziko luke, zalantzarik gabe. Auralux diskoetxeak Barrington Levy-ren lehen diskoa berrargitaratu du, luxuzko aurkezpenarekin eta are luxuzkoagoa den musikarekin. Goxoki bat.