"Session 1 Havana Calle 2"

"Session 1 Havana Calle 2" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsession-1-havana-calle-2quot/@@download/image/9p11-1.jpg
2001/06/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Up Bustle & out
9.zenbakia
"Session 1 Havana Calle 2"
Downtempo eta Break Beat doinuak, son eta boleroen epeltasunarekin nahastuta. "DJ Shadow meets Buena Vista Social Club?" antzeko zerbait. Dena den, abenturak agian ausartegia dirudien arren, oso naturala gertatzen zait disko honetan barneratzea. Azkenean arrazoi edukiko dute musika bat bakarra dela diotenek, Bristol eta La Habana ez baitirudite uste bezain urrun. Aurkezpena oso dotorea da, eta dakarren CD Rom-ak ondo aberasten du proposamena.