"Sen"

"Sen" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsenquot/@@download/image/6p13-1.jpg
2001/03/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Sen
6.zenbakia
Ezer azpimarratu behar izatekotan Sen taldeari buruz, zerion nortasuna da. Euskal Herrikoa, tamalez, ez da ohiko estereotipoetatik ateratzen diren formulei zabalik dagoen entzulego eta musikari multzoa. Horrexegatik, Sen-ek sortutako abesti goibel eta grabeok aipamena merezi dute. Akorde oso arpegiatuez baliatuta, propio geldotasunera jotzen duten erritmoen gainean, atmosfera iradokitzailea sortzen jakin dute usurbildarrek. Goibeltasun horretan hitzak eta melodiak bat datoz elkarrekin, eta hori ere ez da lorpen makala.