"Savane" ****

Urtebete joan da Maliko abeslari eta musikari berezi honek utzi gintuenetik, eta urteurrena aitzakiatzat hartuta, omenaldi xumea egin nahi diogu. Ry Cooder-i esker ezagutu genuen guk, eta gero, erreferentzia bilakatu zen Afrikako blues musikan. Maliko musika tradizioaren jarraitzailea zen, eta tradizio ho-rren eta bluesaren arteko lotura estuaren adibide garbia. Diskoa Bamakon grabatu zuen, eta horrenbeste maite zuen nekazaritza giro lasaiaren erakusle ederra da.