"Sandor Marai"

"Sandor Marai" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsandor-maraiquot/@@download/image/28p46-2.jpg
2003/03/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: “Azken hitzordua"
28.zenbakia
Itzultzailea: Xabier Olarra
IGELA
230 orrialde



Henrik eta Konrad. Vienako akademia militarrean elkarrekin ikasi zuten bi lagun min. Zurrunagoa lehena, sentiberagoa bigarrena. Aberatsa bata, pobrea bestea. Denbora joan da geroztik, eta bizitzak bere bidea jarraitu du. Konrad tropikoetan ibili da denbora horretan. Henrikek, berriz, Lehen Mundu Gerran parte hartu du. Biek ezagutu dute laztura. Hala ere, oraindik ez da bion arteko harremana amaitu. Biak bizi izan dira unearen zain. Zaharturik jada, Henrik Hungariako bere jauregian dago, esperoan. Konradek ihes egin zuenetik 41 urte igaro dira, baina badaki itzuliko dela. Biek dakite halabeharrak elkartuko dituela. Horregatik darraite bizirik, azken hitzordu bat ospatu behar dutelako. Sekretu bat argitu behar da oraindik, bien bizitza erdibitu zuen emakumearena, Krisztinarena. Sekretu honen atzetik, ordea, hamaika sekretu gehiago daude, bizitza oso bat, garai galdu bateko beharrezko berreraiketa.