"Sail with Lord Alambic"

"Sail with Lord Alambic" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsail-with-lord-alambicquot/@@download/image/70p15_2.jpg
2007/01/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Royal Canal
70.zenbakia
"Sail with Lord Alambic"
Iñigo Firehead musikari ipurterrea Mermaid eta Basque Country Pharaons taldeetan aritu zen, eta gaur egun, Atom Rhumban ari da pianoa kolpatzen. Guzti horretaz gain, bere egitasmo pertsonala ere abiatu du: Royal Canal. Laukote nafarrak folk-rock kutsuko bederatzi harribitxi jaso ditu bere estreinuan. Lan honetan, ezer ez dago soberan: lan borobila egin dute itsasoari so dauden lau nafarrek. Izan ere, diskoa itsasoarekin loturiko ikonografiaz betea dago. Hala, “Marinela” izeneko country doinuan, ozeanoak zeharkatzen dituzten gizon sufrituen gorabeherak kontatzen dituzte. Ez da hori, baina, diskoan biltzen den kanturik aipagarriena. Guztiak daude maila berean: “Indians & Cowboys” doinuaren parrandarako grina; “Green Country Road” soul-rock hunkigarria; “One Day, One Time” balada iluna; “Brazilian Shave” kantuko erritmo beltzak... eta horrela, diskoaren amaierara iritsi arte. 2006 urteko nire disko kuttuna.